Herriko enplegu arloa Behargintzak kudeatuko du

Anboto 2013ko ots. 17a, 08:02

Amankomunazgoaren bidez emango dute orain arte udalak eman duen zerbitzua

Amankomunazgoaren bidez emango dute orain arte udalak eman duen zerbitzua.

 

Enplegua sustatzeko Durangaldeko ekintza planean parte hartzen hasiko da Udala, Behargintzaren bidez. Horrela, udalarena izan den eskumena Amankomunazgora pasatuko da. Orland Isoird alkateak esan duenez, “ekonomia eta langabezia datuak ikusita, eskualde mailan lan egiteko premia dago”.

 

Langileen kontratazioari buruzko auzia ere badago tartean. Orain arte, enplegua sustatzeko teknikari lanetan egon den pertsonari kontratua amaitu zaio, eta zuzeneko kontratazioz egon da beharrean. Espainiako gobernuak aurrekontuei buruzko dekretuan arautu duenez, udalek ezingo dute orain zuzeneko kontrataziorik egin. Behargintzan sartzea aho batez onartu dute osoko bilkuran. Euskara arloa eta kontsumitzaileen bulegoko zerbitzua ere utzi du udalak Amankomunazgoaren esku.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!