Legaño auzoa konpontzea, 2013ko egitasmoen artean

Anboto 2013ko ots. 15a, 09:31

5.097.000 euroko aurrekontua onartu du Berrizko Udalak, iazkoa baino %6 baxuagoa

5.097.000 euroko aurrekontua onartu du Berrizko Udalak, iazkoa baino %6 baxuagoa.

 

Aurten inbertsiotarako 192.000 euro edukiko ditu Udalak. Tartean, Legaño auzoa konpontzeko 60.000 euro bideratuko dituzte. Iaz baino %6 txikiagoa izango da 2013ko aurrekontua, 5.097.000 eurokoa.

 

Udal ordezkarien berbetan, Espainiako gobernuaren aurrekontuetarako dekretuak mugatu egin ditu erabakiak. Soberakinak ezingo direnez inbertsiotara bideratu, diru atal horretan diru gehiago jarri dute, oraindik egitasmo batzuk definituta izan ez arren. 2012ko jarduna kontuan hartuta definitu dute, adibidez, gizarte laguntzen arloa; 72.000ko diru ataletik 44.000 erabili ziren, eta aurten, 64.000 euro bideratuko dituzte arlo horretara.

 

Bestetik, zinegotzien dietak %33,49 bajatzea adostu dute. Aurrekontuen bozkaketan, EAJk alde bozkatu du, eta Bildu eta PSE-EE abstenitu egin dira. Udala lantzekotan den prozedura parte-hartzaileago baten premia nabarmendu du Bilduk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!