Eguaztenetan otzarak banatzen hasi da kontsumo taldea

Anboto 2013ko ots. 10a, 08:39

Bertoko produktuekin betetako bigarren otzara jaso dute asteon Oka kontsumo taldeko kideek. Eguaztenetan ipini dute hitzordua otzaren banaketa egiteko, eta Berrizko anbulategi zaharrean batzen dira, 19:30etik 20:30era

 

 

 

Bertoko produktuekin betetako bigarren otzara jaso dute asteon Oka kontsumo taldeko kideek. Eguaztenetan ipini dute hitzordua otzaren banaketa egiteko, eta Berrizko anbulategi zaharrean batzen dira, 19:30etik 20:30era.

 

Otzaretan sasoiko barazkiak eta bakoitzak eskatutako produktu estrak jasotzen dituzte. Hileko azken eguaztenetan baserritarrek faktura pasako dute, eta erabiltzaileek lehen eguaztenetan ordainduko dute.

 

Bederatzi familia hasi dira otzarak hartzen. Hasteko, hiru hileko proba egingo dute eta taldea finkatu ahala, Berrizko baserritarrei zabaltzeko asmoa dute. Interesa edukiz gero, okakontsumotalde@gmail.com helbidea daukate.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!