Eguaztenean 14 urte beteko ditu Hiltegixek

Anboto 2013ko ots. 12a, 08:12

Urteotako ibilbidearen argazki erakusketa, antzerki borroka eta kontzertuak antolatu dituzte

Urteotako ibilbidearen argazki erakusketa, antzerki borroka eta kontzertuak antolatu dituzte.

 

Berrizko hiltegi zaharra gaztetxe bihurtu zutela 14 urte beteko dira eguaztenean, eta hori ospatzeko, egitaraua antolatu dute gazte asanbladako kideek. Eguaztenean bertan, txokolatada egingo dute 18:30ean, eta urteotako argazkien erakusketa ipiniko dute. Bariku gauean afari berezia izango dute Hiltegixen: pizza inprobisatuak. Gazte asanbladak pizza masak ipiniko ditu, eta bakoitzak gura dituen osagaiak eroango ditu pizzan afaltzeko. Afalostean, inprobisatutako antzerki borroka egingo dute talde bik. Aurreko urteetan arrakasta handia izan du saio horrek.

 

Zapatuan, Barakaldoko Porco Bravo taldeak rock and roll kontzertua eskainiko du 22:00etatik aurrera, eta euren ostean, B.C. Bombs bilbotarrek punk rock doinuak joko dituzte.

 

Urteroko hitzorduak

Urteekin, hainbat ekitaldi finkatu egin dira gaztetxeko agendan. Azaldu dutenez, laster ikastaro bat eta martxoaren 8rako egitaraua prestatuko dituzte. Udaberri Fest antolatzen ere hasiko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!