Udaleko webgunearen bidez 15 tramite egiteko aukera

Anboto 2013ko ots. 4a, 13:05

Aplikazio berria martxan ipini dute, eta online egin daitezke hainbat tramite, tartean, hitzorduak eskatzea edo erroldan alta edo baja ematea

Aplikazio berria martxan ipini dute, eta online egin daitezke hainbat tramite, tartean, hitzorduak eskatzea edo erroldan alta edo baja ematea.

 

Hirigintza gaietako informazioa eskuratzea, eraikuntza berriko eraikinen lehen erabilerako lizentzia, errolda-agiria eskuratzea, banku helbideratzeak... Guztira hamabost tramite egin daitezke honezkero www.berriz.org Berrizko Udalaren webgunetik. Apurka-apurka udaletxera joanda egiten diren tramite gehienak internet bidez egiteko aukera eskainiko dute, eta laster ehun tramite baino gehiago egin ahalko direla azaldu dute udal ordezkariek.

 

Ziurtagiriak eta informazioa eskuratu ahal izateaz gainera, herritarrek euren tramiteen egoera zein den jakin ahal dute webgunearen bidez. Zerbitzu berria Aldundiaren Biscaytik egitasmoaren baitan ipini dute martxan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!