Auzo taxirako txartela daukate 188 berriztarrek

Anboto 2013ko ots. 3a, 08:30

Zerbitzua martxan dagoen hiru hileotan 358 bidaia egin dituzte auzorik auzo eta herrigunera

Zerbitzua martxan dagoen hiru hileotan 358 bidaia egin dituzte auzorik auzo eta herrigunera

 

Urriaren erdialdean hasi ziren Javier Larrinaga eta Javier Isasi auzo-taxi zerbitzua eskaintzen, eta orduz geroztik 358 bidaia egin dituzte abenduaren amaierara arte. Auzoetako bizilagunek herrian zehar mugitzeko aukera hori baliatu dute, eta 188 herritarrek eskuratu dute zerbitzua erabiltzeko txartela.

 

Urriko azken bi asteetan 45 bidaia egin zituzten taxiek. Azaroan, berriz, 127 egin zituzten, eta abenduan, 145. Euro biren truke, auzotik auzora edo herrigunera bidaiatzen dute taxian.

 

Astelehenetik zapatura

 

Zengotitabengoa kaleko 2.zenbakian daukate taxiek geltokia. Astegunetan, 07:30etik 21:00etara egiten dute lan, eta zapatuetan, 09:00etatik 14:00etara. Taxiak erabiltzeko, erabiltzaile-txartela eskatu behar da udaletxean, eta taxien telefono zenbakia 620 022 800 da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!