Dirulaguntzarik barik, geldi dago Legañoko azterketa

Anboto 2013ko ots. 1a, 10:42

Iaz Bizkaiko Foru Aldundiak ez zuen Legañoko azterketa arkeologikoarekin jarraitzeko dirulaguntzarik eman, eta momentu honetan, lanak geldi daude. Orland Isoird alkateak azaldu duenez, hasierako ikerketa bat eginda dago, eta \"ofizialtasuna emateko gainbegiratzen dabiltza\"..

Iaz Bizkaiko Foru Aldundiak ez zuen Legañoko azterketa arkeologikoarekin jarraitzeko dirulaguntzarik eman, eta momentu honetan, lanak geldi daude. Orland Isoird alkateak azaldu duenez, hasierako ikerketa bat eginda dago, eta "ofizialtasuna emateko gainbegiratzen dabiltza".

 

Alkateak kontatu duenez, iaz Aldundiak udalaren laguntza atzera bota eta gero, arkeologoak bere aldetik eskatu zuen dirulaguntza, eta hari ere ez zioten eman, murrizketak argudiatuta. Laster diru-iturri gehiago izatea espero du Isoirdek.

 

2011ko martxoan eman zuten Legañoko aurkikuntzen berri. Berrizen sorrerakoak izan litezkeen ermita eta hilobiak aurkitu dituzte bertan. Aztarna zaharrenak XI.mendekoak izan daitezkeela azaldu zuten bere garaian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!