Herriko dendek kalera irtengo dute asteburuan

Anboto 2013ko urt. 26a, 09:01

Euren generoa salduko dute zortzi merkatarik Olakueta frontoian, zapatuan eta domekan

Euren generoa salduko dute zortzi merkatarik Olakueta frontoian, zapatuan eta domekan

 

Aukera Azoka antolatu du BME Berrizko Merkatari Elkarteak asteburu honetarako. Prezio baxuagoetan aterako dituzte salgaiak Olakueta frontoira. Umeen arropa, kiroletakoa, arropa jantzia, barruko arropa, estankoko materiala, janaria... Denetarik egongo da.

 

Saturnina Blanca BMEko kideak azaldu duenez, "herrian giroa sortzeko eguna" izan da azken urteotan azokakoa; "jaien ostean asteburua luzatzeko". Generoa ateratzeko aukera "oso aproposa" izaten dela nabarmendu dute merkatarien elkartean, eta neguan horrelako azoka antolatzen duten hirugarren aldia da.

 

Zortzi merkatarik parte hartuko dute aurtengo azokan. Iazkoan hamar izan zirela azaldu du Blancak, eta urte honetan Berrizen komertzio bi zarratu dituztela gogorarazi du. Salmentetan beherakada igarri duten honetan, merkatarientzako eta kontsumitzaileentzako aukera izango da asteburukoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!