Olakuetatik Murgoitiorako bidea konpondu gura du udalak

Anboto 2013ko urt. 22a, 12:00

Herriko sarrera horretan hainbat konponketa egiteko Bizkaiko Foru Aldundiari 500 metroko errepide zatia eskatu dio Berrizko Udalak

Herriko sarrera horretan hainbat konponketa egiteko Bizkaiko Foru Aldundiari 500 metroko errepide zatia eskatu dio Berrizko Udalak. 

 

Bide zatia udalarena bihurtuta, errepidea egokitu, eta herriko sarrera hori "seguruagoa egiteko" konponketak egiteko asmoa dauka udalak. Orland Isoird alkateak azaldu duenez, oinezkoentzako igarobideak egokitu eta zebrabide garaiak ipintzeko asmoa dago, besteak beste.

 

Olakuetako biribilgunetik Gomendio baserrirako bidea da udalak aldundiari eskatu diona. Isoirdek nabarmendu duenez, "Elorriotik autoak abiadura handian etortzen dira sarri, eta trafikoa moteltzea ere bada helburua".  Horrez gainera, seinaleztapenak hobetuko dituzte, eta auzokideek kotxeak uzteko erabiltzen dituzten lekuetan "aparkaleku legalak" atondu gura ditu udalak.

 

Udalbatzan aho batez onartu dute aldundiari eskaria egitea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!