Parekidetasunerantz lan egiteko onartu dute IV. Berdintasun Plana

Anboto 2013ko urt. 14a, 12:39

Udaleko funtzionamenduan parekidetasuna arlo guztietan kontutan hartzeko gaia izatea da plan berrituaren helburu nagusia

Udaleko funtzionamenduan parekidetasuna arlo guztietan kontutan hartzeko gaia izatea da plan berrituaren helburu nagusia. 

 

Txostena ekintzarako bost arlotan dago banatuta: udal politiketan genero ikuspegia txertatzea, emakumeen jabekuntza landu eta erabaki prozesuetan euren parte hartzea bultzatzea, bizitza pertsonala familiarra eta lan arlokoa bateragarri izateko neurriak, emakumeenganako indarkeriaren kontra beharrean jarraitzea.

 

Plana egiteko prozesuan Berrizko hainbat elkarte eta norbanakok parte hartu du. Aurreko planeko ekintzak eta emaitzak ebaluatu dituzte eta herriko diagnostiko soziodemografiko bat egin dute genero ikuspegitik, ondoren, plana bera erredaktatzeko.

 

Berrizko lehen berdintasun plana 1998an onartu zuen udalak. Orain arte hirutan berritu da plana, eta laugarren plan honek hemendik eta lau urterako balioa edukiko du.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!