Donien atxa jasota jai giroa nagusi gaurtik aurrera

Anboto 2013ko urt. 16a, 08:41

Gaur, San Antonio Egunaren bezperan jarriko dute donien atxa Berrizen; aurretik, arbola tabernarik taberna poteoan aterako dute berriztarrek

Gaur, San Antonio Egunaren bezperan jarriko dute donien atxa Berrizen; aurretik, arbola tabernarik taberna poteoan aterako dute berriztarrek.

 

Donien atxagaz, Durangaldeko gainerako herrietan egiten ez den tradizioa dute berriztarrek San Antonio jaietan. Tabernarik taberna ibilalditxoa egiten dute Olakuetan. Poteo berezia izaten da baina, donien atxa ere beraiekin eroaten dute-eta. Baina, hori gutxi balitz bezala,taberna barrura sartzeko ohitura dute.

 

\"\"Antolatzaileek diotenez, tabernaren baten leihotik kanpora ateratzen dute arbola, barruan ez baita kabitzen. Ondoren,donien atxa bere lekuan jarrita hasten dituzte jaiak Berrizen. Bihar, San Anton egunean, berriz, meza emango dute San Antonio ermitan.

 

Urtarrilaren 18rako, jendetza batzen duen beste ekitaldi bat antolatuko dute. Arratsaldean sagardotegi ibiltaria trikitilarien etorriko da Berrizera.Ondoren, odoloste jana prestatuko dute bertaratzen diren guztien gozamenerako.

 

Kirol arloan, San Antonio VII. Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte. Bertso pilota ekitaldia prestatu dute osterako. Iratxe Ibarra eta Gorka Lazkano bertsolariek Berazaluze IX (Berriz) eta Antxiarekin(Abadiño) jardungo dute frontoian. Eskualdeko XXXII. barazki eta fruta erakusketa, Potxin eta Patxin pailazo ezagunen emanaldia, artisau txokoa eta Iremiñe eta San Lorentzo dantza taldeen saioak dira, besteak beste, Antonio Deunaren jaiak borobiltzeko jai batzordeak aurreikusitako ekitaldietako batzuk.

 


Lehia eta dibertsioa batuko dira Nekazal Olinpiadetan

 

Hirugarren urtez jarraian egingo dituzte aurten Nekazal Olinpiadak. Aspaldiko ekimena izan arren, 2011ko Antonio Deunaren jaietarako berreskuratu zuten. Herritarrek taldeka parte hartzen dute jokoetan, eta baserriko material edo gaiak izaten dira proba horien oinarri.

 

\"\"Horrez gainera, ikustera ere animatzen dituzte herritarrak; iaz, esaterako, 400 lagunen bueltan batu ziren frontoian. Euro bat kobratuko dute sarrera, eta ikuskizunaz aparte, jana eta edana eskainiko dituzte, azaldu dutenez. Biharko, San Anton egunerako, ipini dute zita, 19:00etan, frontoian.

 

Bost laguneko taldea osatu behar dute interesdunek. Antolatzaileek esan dute momentuz hiru talde aurkeztu direla, eta beste hirurentzako lekua dago. Taldekide guztiak hamasei urtetik gorakoak izan beharko dira, eta denak lehiatu beharko dira. Beste baldintzetako bat taldeak mistoak izatea da.

 

Honako hauek izango dira probak: txokor-batzea, hiruko lasterketa, 25 kiloko zakua eroatea, txapel jaurtiketa eta begiak estalita laguna karretilan eroatea. Taldeen artean berdinketa suertatzen bada, soka -tiran erabakiko dute zein den onena. Saririk ez da faltako. Irabazleak 300 euro jasoko ditu, azpitxapeldunak 200 eta hirugarren nbsp sailkatzen denak 100.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!