56 familia eta jantoki bat batu dira konpostajearen proiektura

Anboto 2013ko urt. 7a, 13:35

Hile hontan egingo dute batzarra erabiltzaile guztiekin, eta orduantxe banatuko dituzte etxerako edukiontzi txikiak. Egitasmoa zabalik dago

Hile hontan egingo dute batzarra erabiltzaile guztiekin, eta orduantxe banatuko dituzte etxerako edukiontzi txikiak. Patata fekulazko poltsak eta kaleko edukiontzietarako giltza ere banatuko dituzte. Egitasmoa zabalik dago.

 

Laster edukiontzi marroiak ipiniko dituzte kalean, Berrizkiklatu egitasmoaren bigarren fasearen baitan. Atez ate zabor organikoa batzeaz gainera, etxetik patata fekulazko poltsetan batu eta edukiontziotara eroan ahalko dute berriztarrek. Abenduan 56 familia eta jantoki bat gehitu dira egitasmora. Guztira, beraz, 116 erabiltzaile edukiko ditu konpostaje egitasmoak.

 

 

Zerbitzua martxan dagoenez, parte hartu gura duten erabiltzaile berriek edonoiz izena eman ahalko dutela azaldu dute udal ordezkariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!