Margarita Maria Lopez Maturanaren bizitzari buruzko museoa inauguratuko dute

Anboto 2013ko urt. 3a, 15:00

Margarita Maria Lopez de Maturana dohatsuari eskainitako museoa inauguratuko dute gaur Mesedeetako komentuan. Mario Iceta Bilboko Gotzainak parte hartuko du.

Margarita Maria Lopez  Maturana dohatsuari eskainitako museoa inauguratuko dute gaur arratsaldean Mesedetako komentuan. Mario Iceta Bilboko Gotzainak parte hartuko du.

 

Margarita Maria, bataio izenez Pilar, (Bilbo, 1884ko uztailaren 25ean - Donostia, 1934ko uztailaren 23an) Berrizko Mesedeetako Misiolarien sortzailea izan zen.

 

Bere ahaleginari esker 1930ean klausurako komentua misiolarien institutu bilakatu zen. 1926an espedizio bat bidali zuten Txinara. 1927an, Mariana eta Carolina irletara eta 1928an Japonera. Batez ere ebangelizazioan jardun zuten, emakumeei hezkuntza eskaintzen eta umezurztegi eta anbulatorioak sortzen. Gaur egun, misiolari hauek 17 herrialdetan dihardute lanean. 2006ko urriaren 22an Bilboko Donejakue katedralean dohatsu aitortua izan zen.

 

Mesedeetako komentuak dokumentazio ugari dauka. Margarita Mariak misioekin idazten zituen gutunak, argazkiak, filmak, aldizkariak, liburuak eta baita sasoi hartako komentuko eta misioetako objektu asko ere. Museoaren arduradunek azaldu dutenez, Margarita Maria Museoa. Berriztik Mundura  berriztu gura izan dute. Margarita Mariaren printzipioak, espiritualtasuna, helburuak eta lorpenak azaltzea da helburua. Gaineratu dutenez, "ebangelizaziotik haratago, pertsonaren duintasuna aldarrikatzen zuen, emakumeena bereziki".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!