200 parte-hartzailetik gora Berrizko Biran

Anboto 2013ko urt. 3a, 08:37

Gaztedi taldea pozik dago XXVI. Berrizko Birak izan duen harreragaz. Berriz eta Durangaldekoez gainera, Sopelana, Arrasate, Zarautz, Usansolo eta A Coruñako hainbat lagunek parte hartu zuten ibilbidean

 Gaztedi taldea pozik dago XXVI. Berrizko Birak izan duen harreragaz. Berriz eta Durangaldekoez gainera, Sopelana, Arrasate, Zarautz, Usansolo eta A Coruñako hainbat lagunek parte hartu zuten ibilbidean.

 

 

Antolatzaileen berbatan, "askok zoriondu gintuzten urtean zehar gozatzen ez dituzten leku eta bide berriak erakusteagatik. Espero dugu medizaletasuna eta naturarekiko errespertua hazten lagundu izana eta Berrizen ditugun leku zoragarriez gozatzen jarraitzea parte hartu zuten guztiek".

 

 

Birara hurbildu zirenen adinei dagokionez, bi urteko umeetatik hasi eta 70 urtetik gorako mendizaleak elkartu ziren: "Bereziki harro gaude honelako ekintza bat familia giroan ospatzearren eta adin guztietako pertsonentzat ekintza hau posible egitearren".

 

 

 

Toponimian egindako esfortzuagatik ere antolatzaileak zoriondu dituzte. "Baserrien eta lekuen izen originalak zabaltzen saiatu gara eta ahal den heinean gure herriaren ezagutzan gure aportazio xumea egin dugulakoan gaude".

 

 

 

Martxa hau, jaio zenetik Patxi Urrejola omentzeko erabiltzen dute. Mendizalea zen Urrejola, OSEA mendi taldeko kidea eta hainbat irteera antolatzen ibilitakoa. Goi mendietan ere esperientziaduna zen, azaldu dutenez. Data esanguratsua izanda, berezia izan da aurten. Hasierako sasoietan ibilitakoak omentzeko aprobetxatu dute.  "Omenaldiei dagokionez, bihotzez eskerrak eman nahi dizkuegu bai omenduei eta bereziki zoritxarrez gure artean ez ditugun omenduen familiei. Guztie eskerrik asko beraien jarrera eta laguntzaregatik".

 

 

Gainera, itsulapikoak ipini zituzte borondatea eskatzeko, eta batutako dirua Caritasi emango diote dohaintzan. Olakueta plazan, ekimenaren historia erakusten duten panelak ipini zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!