Berrizko Bira 25. aldiz egingo dute, Gabonzahar egunez

Anboto 2012ko abe. 29a, 09:00

Goizeko 08:30ean irtengo dute Olakueta plazatik. Batutako dirua Caritasi emango diote dohaintzan

Goizeko 08:30ean irtengo dute Olakueta plazatik. batutako dirua Caritasi emango diote dohaintzan.

 

Berrizko Gaztedi taldeak 25. aldiz antolatu du Berrizko Bira. Martxa hau, jaio zenetik Patxi Urrejola omentzeko erabiltzen dute. Mendizalea zen Urrejola, OSEA mendi taldeko kidea eta hainbat irteera antolatzen ibilitakoa. Goi mendietan ere esperientziaduna zen, azaldu dutenez. Data esanguratsua izanda, berezia izango da aurten. Antolatzaileek prentsaurrekoan esan dute hasierako sasoietan ibilitakoak omentzeko aprobetxatuko dutela zita; bira amaitzean egingo dute omenaldi hori, luntxagaz batera. Gainera, itsulapikoak ipiniko dituzte borondatea eskatzeko, eta batutako dirua Caritasi emango diote dohaintzan. Olakueta plazan, ekimenaren historia erakusten duten panelak ipiniko dituzte.

 

Zortzi kilometroko ibilbidea izango da astelehenekoa. 08:30ean hasita, 10:30ean amaitzea aurreikusi dute. Mapa erakusten duten eskuorriak egin dituzte jendea orientatzeko. Antolatzaileen arabera, ibilbide erraza da: "Normalean 200 lagun inguru batzen gara, eta aurten ere kopuru horretara ailegatzea espero dugu". Adierazi dute adin guztietako jendearentzako egokia dela bidea: "Iaz 80 urtetik gorako bat ere etorri zen". Partaideen artean sariak zozketatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!