Erabakitzeko eskubidearen aldeko ituna aurkeztuko dute bihar

Anboto 2012ko abe. 28a, 10:03

13:00etan egingo dute ekitaldia kultur etxean. Hainbat berriztarrek sinatuko dute itun hori

13:00etan egingo dute ekitaldia kultur etxean. Hainbat berriztarrek sinatuko dute itun hori.

 

Ekimen politiko berria sortu da Berrizen, eta bihar aurkeztuko dute. Erabakitzeko eskubidearen aldeko ituna idatzi dute. Ohar bidez eman dute informazioa antolatzaileek: "Euskal Herriarentzat proiektu ezberdin eta anitzak ditugun herritarrak bildu gara. Demokrazian oinarritutako printzipio baten aldeko jarrerak elkartu gaitu: giza eskubide zibil eta politiko guztiak errespetatuz, autodeterminazioaren edo erabakitzeko eskubidearen alde".

 

Azaldu dutenez, itun hori hainbat esparrutan egindako lanagatik ezagunak diren berriztarrek sinatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!