Espainiako Gobernuaren dekretuagaz ez daudela ados adierazi du udalbatzarrak

Anboto 2012ko abe. 27a, 13:29
Dekretua beteko dute eta udal langileei ez diete aparteko ordainsaria ordainduko, baina gaurko udalbatzarrean abstenitu egin dira EAJ, Bildu, PSE-EE eta EA dekretuagaz ez daudela ados adierazteko.

 

Dekretua obedituko dute eta udal langileek ez dute aparteko ordainsaria jasoko, baina gaurko udalbatzarrean abstenitu egin dira alderdi guztiak (EAJ, Bildu, PSE-EE eta EA) dekretuagaz ez daudela ados adierazteko.

 

 

Funtzionarioei abenduko aparteko soldata ordaintzea debekatzen duen Espaniako Gobernuko dekretuagaz ez daudela ados adierazi dute Berrizko udalbatzarra osatzen duten alderdi guztiek. Dekretuak dio gaia udalbatzarretik igaro behar dela eta abagune hori aprobetxatu dute euren desadostasuna erakusteko. Bilduko Xabier Zalduak adierazi duenez, “PPren inposizioa den dekretua obedituko dugu, derridorra delako, baina udalbatzarrean ez dugu zertan ezer onartu eta abstentzioagaz adierazi gura dugu ez gaudela ados dekretuagaz”. PSE-EEko Francisco del Pinok bide beretik hitz egin du: “PPk gura duena da administrazio publikoek euren udalbatzarretan gaia onartu dutela esatea, hor sostengu bat bilatzea. Baina ez gaude ados eta abstenitu egingo gara”. Orland Isoird alkateak (EAJ) legea obedituko dutela dio “derrigorra delako”, baina eskura dituzten baliabide denak erabaliko dituzte “langileen eskumenak bermatze aldera”.

 

 

Horrez gainera, Isoirdek adierazi duenez, “udal langileen diru hori ez dela ukituko bermatzen dugu”. Hau da, udalak gorde egingo du aparteko ordainsariari dagokion diru kopuru osoa (ia 100.000 euro) eta ez erabiltzera konprometitu da. Joan zen astean udal langileekin batzartu zen alkatea eta orduan adierazi zien egoera zein zen eta zer egiteko asmoa zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!