Kultur etxe zaharrean emango dute ikastaroa abenduaren 29an eta 30ean.
Pagotxa aisialdi elkarteak guraso, begirale, eta "interesa eduki dezakeen edonorentzat" euskal jolasen ikastaroa antolatu du urte amaierarako. Abenduaren 29an eta 30ean, 10:00etatik 14:00etara emango dute ikastaroa Berrizko kultur etxe zaharrean.
Ikastaroan parte hartu gura duenak 5 euro ordaindu beharko ditu. Izena emateko pagotxakulturelkartea@gmail.com helbidera idatz dezake.