Banketxean pistolagaz lapurreta egin zuen laguna atxilotu duela dio Ertzaintzak

Anboto 2012ko abe. 17a, 14:04

Basaurin atxilotu zuten barikuan 51 urteko gizona. Epaileak kartzelara bidali du

Basaurin atxilotu zuten barikuan 51 urteko gizona. Epaileak kartzelara bidali du.

 

Azaroaren 28an Berrizko Geltoki kalean dagoen Euskadiko Kutxaren bulegoan sartu zen lagun bat, eta pistola eskutan zeukala lapurreta egin zuen. Bertan zeuden lagunak almazenean batu eta denbora batez han egoteko agindu zien lapurrak. Ihes egitea lortu zuen, inor zauritu barik baina dirua hartuta. Ertzaintzak ikerketa zabaldu zuen, eta adierazi duenez, barikuan lagun bat atxilotu zuten Basaurin, lapurretaren egilea delakoan. Zapatuan epaileak kartzelara bidali zuen.

 

Ertzaintzak azaldu duenez, 51 urteko gizonak aurrekariak dauzka antzeko kasuengatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!