Nekazal olinpiadetan izena emateko epea hasi da

Anboto 2012ko abe. 15a, 09:47

San Antonio jaietako Nekazal Olinpiadetan izena emateko azken eguna urtarrilaren 4a izango da. Parte hartu gura duten taldeek kultur etxean eman beharko dute izena. Urtarrilaren 17an frontoian jokatuko dituzte olinpiadak

San Antonio jaietako Nekazal Olinpiadetan izena emateko azken eguna urtarrilaren 4a izango da. Parte hartu gura duten taldeek kultur etxean eman beharko dute izena.  Urtarrilaren 17an frontoian jokatuko dituzte olinpiadak.

 

Bost froga egongo dira: txokor-batzea, hiruko lasterketa, begiak estalita laguna karretilan eroatea, 25 kiloko zakua eroatea eta txapel jaurtiketa. Talde bakoitzean bost lagun egon behar dira, eta talde mistoak izan behar dira.
Zapatuan, Erromeri Eguna

 

Gaztetxeko kideek, bestalde, Erromeri Eguna antolatu dute zapatu honetarako. Euskal dantza ikastaroari amaiera emateko, triki-poteoa, taloak eta erromeria izango dituzte arratsaldean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!