Kontsumo taldeko lehen otzara prestatzeko batzarra

Anboto 2012ko abe. 16a, 09:46

Urtarrilean hasi gura dute lehen banaketekin; martitzenean eskariak definitzeko batzartuko dira

Urtarrilean hasi gura dute lehen banaketekin; martitzenean eskariak definitzeko batzartuko dira.

 

Kontsumitzaileek eskatu gura dutena definitu, eta urtarrilean lehen otzarak banatzen hasteko asmoa dauka Oka kontsumo taldeak. Sasoian sasoiko produktuez beteta hiru kiloko otzarak jasoko dituzte astero taldeko kideek.

 

Horrez gainera, norberak gurako lukeena: oilaskoak, arrautzak, esnekiak... Eskariak definitu eta koordinazio lanak egiteko batzarra deitu dute. Datorren martitzenean batuko dira, 18:30ean, kultur etxean.

 

Lehenengo Nekasare ekoizleen elkartearen bidez egingo da banaketa. Arlet Barreras kontsumo taldeko kideak azaldu duenez, eskaria egonkortzen denean, Berrizko baserritarrei   parte hartzeko deia egingo diete. Barrerasen berbetan, erosketak horrela egiteak “txip aldaketa” ekarriko du: “zer nahi dut, hura erosiko dut izatetik, zer daukat, hura egingo dut izatera pasako da”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!