Urtarriletik aurrera, tramiteak online udalaren webgunetik

Anboto 2012ko abe. 11a, 10:19

Interneteko ataria berritu du Berrizko Udalak. Eduki berriak sartu dituzte eta erabiltzeko \"intuitiboagoa\" dela adierazi dute udaleko ordezkariek. Urtarriletik aurrera hamasei tramite egin ahalko dira webgunearen bidez

Interneteko ataria berritu du Berrizko Udalak. Eduki berriak sartu dituzte eta erabiltzeko "intuitiboagoa" dela adierazi dute udaleko ordezkariek. Urtarriletik aurrera hamasei tramite egin ahalko dira webgunearen bidez.

 

"Udalaren eta herritarren hartuemanak hobetzeko" helburuagaz hainbat berrikuntza dauzka www.berriz.org atariak. Foru Aldundiko Biscaytik fundazioaren laguntzagaz berritu dute webgunea, eta erabiltzeko errazagoa izatea lortu gura izan dutela azaldu dute prentsa ohar baten bidez. Berriz mailako informazioa eskaintzeaz gainera, tramite administratiboak egiteko aukera emango du.

 

Urtarriletik aurrera, besteak beste, honako tramiteak egin ahalko dira webgunetik: ziurtagiriak eskatzea, padroia aldatzea, hirigintza informazioa eskatzea, kexak eta iradokizunak helaraztea... Apurka-apurka online egin ahalko diren tramiteak gehitzen joango direla azaldu dute.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!