Ordezkapenen hizkuntza eskakizuna eztabaidan

Anboto 2012ko abe. 1a, 08:02

Udaletxeko garbitzaile posturako lehenengo perfila eskatzen dutela, baina ordezkapenerako horrelakorik ez dela behar salatu du herritar batek

Udaletxeko garbitzaile posturako lehenengo perfila eskatzen dutela, baina ordezkapenerako horrelakorik ez dela behar salatu du herritar batek.

 

Aizpea Uribek azaldu du Hizkuntza Eskubideen Behatokian ipini duela kexa, eta baita Elebide zerbitzuan ere.  Uztailean ipini zituen kexak, eta Udaletik ez du erantzunik jaso.

 

Orland Isoird alkateak dio kontratazioak egun batetik bestera egin behar zirela eta lan-poltsa agortuta zegoenez, Gizarte Zerbitzuetako zerrendatara jo zutela: “Badakigu eta zuzentzen gabiltza, kontratazioak euskarazko eskakizunak betez egin daitezen”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!