Abenduaren 3a Euskararen Eguna dela-eta, zapaturako egun osoko egitaraua antolatu dute.
Gaur gauean kantu afaria Toki Onan, bihar Euskarazko bigarren liburu eta disko azoka, kontzertuak, ikuskizunak... Asteburu bete-betea dator Berrizen, Euskararen Eguna dela-eta.
Bihar, Olakueta plaza inguruan egongo da giroa egun guztian. Goizean, bigarren eskuko liburu eta disko azoka izango da, eta trukean edo prezio merkean eskuratu ahal izango da materiala. Umeentzako tailerrak egongo dira goizez eta arratsaldez, eta tartean, ipuin erraldoia eraiki eta margotuko dute, eta hitz gurutzatu erraldoia egingo dute. Rafa Ruedak kontzertua eskainiko du 22:00etan, Kultur Etxean.
Domekan musika eta bertso ikuskizuna egongo da Kultur Etxean, Bi anai, eta astelehenean Revolta Permanent rap taldeak kontzertua eskainiko du.