Herriko taldeak badabiltza Musika Etxean entseatzen

Anboto 2012ko aza. 21a, 13:27

Azken aste bi hauetan hamabi musika talde eta berrogei pertsonatik gora ibili da Musika Etxeko lokaletan aurrera eta atzera. Bariku honetan herritarrei zabalduko dizkiete ateak, 19:00etatik aurrera

Azken aste bi hauetan hamabi musika talde eta berrogei pertsonatik gora ibili da Musika Etxeko lokaletan aurrera eta atzera. Entesegurako lokalen premiei erantzuteko atondu dute Musika Etxea Iturritza kalean, mahijokoak dauden plazaren azpian. Udala BREA Berrizko Rock Elkartearekin elkarlanean ibili da proiektuan, eta bariku honetan herritarrei zabalduko dizkiete ateak, 19:00etatik aurrera.

 


Asteotako mugimendua ikusita, Tres41 taldeko Ion Chavezek lokalak “bizi-bizirik” egongo direla uste du. BREA lokalen faltagatik sortu zuten musika taldeek, eta orain lokaletan, euren hartuemana indartu egin dela azaldu du Chavezek: “proiektu berriak ere jaio ahalko dira, taldeetako jendea elkartuta”. Gerora kontzertuak edo ikastaroak antolatzeko ideiak ere badauzkate: “Herriak zerbait bueltan jasotzea gura dugu”.

 

 \"\"

 


Taldeen elkarbizitza
Entsegurako lau lokal dituzte, komuna eta dutxa ere bertan.  Asteko egun guztietan goizeko 10:00etatik gaueko 22:00ak arte dago zabalik Musika Etxea.“Hasieran denok eguenetan entseatzen genuela konturatu ginen, baina konpoduko gara. Orain arte, Gaztetxean adibidez, bostpasei talde egon gara”, azaldu du Chavezek.

 


BREAk kudeatuko du Musika Etxearen erabilera. Berriztik kanpoko taldeek ere eduki dezakete aukera bertan entsaiatzeko, alokairu prezioa ordainduta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!