Euskarazko bigarren eskuko azokarako materiala biltzen dabiltza

Anboto 2012ko aza. 20a, 08:22
Abenduaren 1ean euskarazko liburu, disko eta ipuinak eskuratu ahalko dira, beste batzuen trukean, edo euro bat, bi edo hiruko prezioa ordainduta. Trukea egin gura duenak azaroaren 29ra arte batuko dute azokarako materiala. Horrez gainera, egitarau zabala antolatu dute Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta

Abenduaren 1ean euskarazko liburu, disko eta ipuinak eskuratu ahalko dira, beste batzuen trukean, edo euro bat, bi edo hiruko prezioa ordainduta. Trukea egin gura duenak azaroaren 29ra arte batuko dute azokarako materiala.

 

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, euskarazko bigarren eskuko liburu eta diska azokaren bigarren edizioa antolatzen dabiltza. Materiala udaletxean, liburutegian, Gaztelekuan eta institutuan batuko dituzte, azaroaren 29ra bitartean. Liburua, diskoa edo ipuina eroaten duenak, trukerako txartel bat eskuratuko du, eta abenduaren 1eko azokan, bono horregaz eskuratu ahalko du materiala. Trukeaz gainera, salerosketa egingo da prezio sinbolikoan, euro bat, bi edo hiru ordainduta.

 

Parte hartzaile guztien artean 50 euroko txartel bi zozkatuko dituzte, Berrizko dendetan euskarazko liburu, diska edo jostailuak erosteko.

 

Asteburu betea

Bigarren eskuko azokaz gainera, abenduaren 1eko astebururako hainbat ekintza antolatu ditu udaleko Euskara sailak. Zapatuan bertan, Olakuetan, umeentzako jarduerak egongo dira egun osoan: liburutegi txokoa, ipuin erraldoia eraiki eta margozteko aukera, hitz gurutzatu erraldoia...

 

Azaroaren 30 gauean Bypass filmearen emanaldia eta kantu afaria edukiko dituzte Toki Ona jatetxean. Domekan, abenduaren 2an, Bi arreba musika eta bertso ikuskizuna egongo da Kultur Etxean Andoni Egaña bertsolariarekin eta Xabier Lizaso piano jotzailearekin. Euskararen Egunean, astelehenean, REvolta Permanent taldeak euskarazko rap kontzertua eskainiko du kultur etxean 17:00etan, eta iluntzean berriro ere egingo dute Bypass filmearen proiekzioa.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!