Kalitatea aztertuta, laster herritarren eskura egongo da lehenengo konposta

Anboto 2012ko aza. 15a, 09:37

Zapatuan auzolanean jardun zuten konposta galbahetik pasatzen eta poltsatxotan sartzen. Azterlanera eroan dute konposta zelako kalitatea daukan jakiteko eta laster banatuko dute Berrizburuko konpostaje plantako erabiltzaileen eta gainontzeko herritarren artean

Zapatuan auzolanean jardun zuten konposta galbahetik pasatzen eta poltsatxotan sartzen. Azterlanera eroan dute konposta zelako kalitatea daukan jakiteko eta laster banatuko dute Berrizburuko konpostaje plantako erabiltzaileen eta gainontzeko herritarren artean.

 

Metalezko galbahe bategaz Berriziklatu egitasmoan ondutako lehen konposta kribatu dute auzolanean. Hamabost bat lagun batu ziren konpostaje plantan, eta guztira 700 litroko edukiontzi eta erdi konpost atera zituzten. Kribatua egin eta gabahean gelditutako tamaina handiko materialak konpostatzera bota zituzten berriro, gehiago ontzeko.

 

 \"\"\"\"

Poltsa txikietan sartu dute konposta, eta lagin bat Azterlanen laborategietara eroan dute analisia egin eta konpostaren kalitatea jakiteko. Poltsatxoak Azterlanen analisiaren emaitzagaz batera banatuko dizkiete erabiltzaileei. Gainontzeko poltsatxoak udaletxean utziko dituzte eta ekimenean parte hartzen duten lau barazki dendetara banatuko dituzte, Berriziklatu konposta herritarrei helarazoteko.

 

Konpostaren lehen ziklo hau amaituta, laster egitasmoaren bigarren fasea hasiko dute. Orain arteko jardunaren balorazioa egin dute erabiltzaileek, eta hobekuntza batzuk txertatuta, Berriziklatu herritar gehiagorengana zabalduko dute bigarren fasean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!