Boluntariotza landuko dute adinekoen kultur jardunaldietan

Anboto 2012ko aza. 19a, 08:39
Aste honetan, parte-hartzeari eta zahartze aktiboari buruzko hainbat ekitaldi edukiko dituzte adinekoentzako kultur jardunaldian; tartean Basauriko janari bankua eta Gurutze Gorria bisitatuko dituzte

Aste honetan, parte-hartzeari eta zahartze aktiboari buruzko hainbat ekitaldi edukiko dituzte adinekoentzako kultur jardunaldian.

 

Tartean, Basauriko janari bankua eta Gurutze Gorria ezagutzeko irteera egingo dute eguenean, 09:45ean irtenda. Izan ere, aste berezi horretan boluntariotza landuko dute.

 

Eguaztenean, zahartzaro aktiboa bultzatzen dabilen Hartu-emanak elkarteko Ismael Arnaizek hitzaldia emango du Jubilatuen Etxean, 18:00etan.  Barikuan Galdamesko antzinako autoen museoa bisitatuko dute. Zapatuan ¿Algun voluntario? ¿Alguna voluntaria? antzezlana izango da kultur etxean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!