Gaur aterako dute lehenengo konposta

Anboto 2012ko aza. 10a, 08:36
Auzolanean galbahetu eta poltsetan sartuko dute

Auzolanean galbahetu eta poltsetan sartuko dute.

 

Berriziklatu egitasmoa hasi eta sei hilabetera, ateratzeko prest dago lehen konposta. Erabiltzaileak auzolanean ibiliko dira gaur konposta galbahetu, poltsatxoetan sartu eta etiketatzen. Ondoren, gura dutenek ongarria eskuratu ahal izango dute, euren etxeko landare eta loreak hobetzeko.

 

Konpostaje planta ipini zutenetik hamabost tona hondakin batu dituzte.Berriziklatu proiektuko lehen fase honetan 60 familiak eta bost merkatarik parte hartu dute. Laster erabiltzaileek proposatutako hobekuntzekin familia gehiagorengana zabalduko dute egitasmoa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!