Semaforoak kenduta, Olakuetako biribilgunea erdi amaituta dago

Anboto 2012ko urr. 26a, 08:01

N-634ko Berrizko zatian trafikoa arintzeko lanak aurrera doaz. Planifikatutako lau biribilgunetatik bi amaituta daude

N-634ko Berrizko zatian trafikoa arintzeko lanak aurrera doaz. Planifikatutako lau biribilgunetatik bi amaituta daude.

 

Besteei dagokienez, Olakuetan semaforoak eta biribilgune erdia kendu dute, eta Zaldibar eta Elorriorako bidegurutzean egongo den biribilgunea ikus daiteke. Eituara bidean dagoen bihurgunean ere aurrera doaz lanak. Aldundiaren iturrien arabera, zonaldeko istripu gehienak bihurgune horretan izaten dira. Lanak amaitzeko epea apirilerako dago aurreikusita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!