Azken udalbatzan preso gaixoen aldeko mozioa onartu zuen Berrizko Udalak. Bilduk aurkeztu behar zuen mozioa eta pleno aurretik EAJgaz batzartu ziren puntu komunak adosteko.
Azkenean, mozio alternatibo bat prestatu zuten bi alderdien artean, eta hori irten zen aurrera, EAJ eta Bilduren hamar zinegotzien aldeko botoekin eta PSE-EEren kontrakoagaz.
Testuan azaldu dutenez, udalak kezka adierazi du “preso gaixoen egoera larriaren aurrean”. Espetxe politikan “giza eskubideak errespetatu eta bermatzearen aldeko konpromisoa” eskatu dute mozioaren bidez, eta preso gaixoen eskubideen urraketa amaitzeko eskatu dute, besteak beste: “Onurak aplika daitezela, edota kartzelatik atera, dagokionean, diskriminaziorik gabe eta arbitrariotasunik gabe”.