'Kafe txinatarra' eskainiko dute Berrizko kultur etxean bi euskal aktore ezagunek

Anboto 2012ko urr. 20a, 08:19

Kandido Urangak eta Asier Hormazak jokatuko dituzte obrako rolak; gaur antzeztuko dute komedia dramatikoa

Kandido Urangak eta Asier Hormazak jokatuko dituzte obrako rolak; gaur antzeztuko dute komedia dramatikoa.

 

Txalo Produkzioak Donostiako antzerki konpainiak ekoitzirikoa da Kafe Txinatarra obra. Gaur, Berrizko kultur etxean antzeztuko dute, 20:00etan.

 

Eskarmentu handiko antzezleak dira obrako aktore biak: Hasier Hormaza getxoztarra eta Kandido Uranga zumaiarra.

 

Hector idazlearen rola jokatzen du Hormazak: literaturaren mundu horretan bidea egin gura duen 43 urteko idazlea da Hector, eta Julian lagunaren etxean agertuko da, gauerdiko ordu biak aldera. Egoera ekonomiko zein sentimental zaila bizi du.

 

Kandiko Urangak antzeztuko du, bestalde, 60 urte inguruko Julian: arrakastarik ezagutu ez duen argazkilaria.
Komedia dramatikoa da osagai horien konbinaziotik sorturikoa: elkarrizketa eta pertsonaia bikainduna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!