Denboran atzera egin eta Berrizen baserriak sortu ziren garaira salto egingo dute zapatuan, urriaren 27an, Andikoara antolatutako bisita gidatuan.
XV. mendean baserriak zelan sortu ziren, kofradietan antolatutako Berrizko bizimodua, burdinolen eta erroten garrantzia... Hainbat gai landuko dituzte bisitan.
Ereña jatetxean hasi eta amaituko da bisita. Handik San Pedro Txikira joango dira, eta Andikoako baseliza eta Olazarreko burdinola bisitatuko dituzte. Txanportako errotara joan eta martxan ipiniko dute.
Europako Ondare Jardunaldien baitan antolatu dute Andikoako bisita. Euskarazko taldea 10:30ean irtengo da –gaztelerazkoa ere badago baina taldea bete da–. Izena emateko 94 603 39 38 zenbakira deitu daiteke.