Asteburuetarako Kalabazan ludoteka sortu du Pagotxak

Anboto 2012ko urr. 12a, 08:17

Pasa den zapatuan egin zuten aurkezpen jaia; bi asterik behin egongo da ludoteka kultur etxean

Pasa den zapatuan egin zuten aurkezpen jaia; bi asterik behin egongo da ludoteka kultur etxean.

 

Kalabazan izenagaz, hiru eta 11 urte bitarteko umeentzako ludoteka sortu du Pagotxa aisialdi elkarteak. Hala bazan eta ez bazan, zapatuetan Kalabazan lemagaz egin zuten aurkezpen jaia pasa den zapatuan, eta hemendik aurrera bi zapaturik behin kultur etxean egingo dute ludoteka.

 

Zapatuko jaian jendetza batu zen, eta 50 ume inguruk honezkero izena eman dute ludotekan. Pagotxa elkarteak umeen euskararen erabilera bultzatzeko eta aisialdirako aukera emateko asmoz sortu du ludoteka. Hainbat lokaletan galdezka ibili eta gero kultur etxeko hirugarren solairuan egongo dira ludotekako bi taldeak; batean hiru eta sei urte artekoak, eta bestean zazpi eta 11 urte artekoak. 

 

Bilduren dietak

Ludoteka eratzeko diru-laguntza Bilduko zinegotzien dietetatik etorriko da. Dietak ez dituzte kobratzen, diru horretako zati bat herriko proiektuetara bideratzea erabaki dute, eta Pagotxaren egitasmoagaz bat egin dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!