Hobekuntza batzuk egin eta udazkenean herritar gehiagorengana zabalduko dute egitasmoa.
Apiriletik hona Berrizko konpostaje plantan 11 tona konpost sortu dituzte. 60 familiak eta bost merkatarik parte hartu dute lehen esperientzia pilotuan. Lehen konposta atera dute dagoeneko, eta Orland Isoird alkateak adierazi duenez, “oso kalitate onekoa da”. Laster erabiltzaileekin batzarra egitekotan dago udala, zerbitzuen nondik norakoak komentatzeko. Alkateak aurreratu duenez, "auzolanean konpost hori kribatu eta poltsetan sartzea" eskatuko diete. Herritarrei landareen ongarri legez erabiltzeko bueltatzea da asmoa.
Udazken honetan Berriziklatu kanpaina horretako bigarren fasea hasiko dela azaldu du Isoirdek. Erabiltzaileek betetako inkestak eta sei hileotako jarduna aztertuko dute, eta hobekuntza batzuk egin eta gero, familia gehiagorengana zabalduko dute egitasmoa –60 eta 100 artean–.
Bigarren fase horretarako zabor organikorako kontainer bat ezartzea eta konpostaje plantako sarbidea atontzea aztertzen ari dira, besteak beste.