Adin guztietako berriztarren hartuemanak indartu guran antolatu dute belaunaldi arteko irteera.
Domeka honetan Berrizko auzo eta inguruneak bisitatzeko aukera bi egongo dira: belaunaldien arteko irteera eta, San Migel jaietan, Okango auzotik irtenda, baselizaz baseliza egingo duten ibilibidea.
Belaunaldi arteko irteerarako, ordu bi eta erdiko ibilbidea prestatu dute, adin guztietako jendeak erraz egin dezakeena. Helburua berriztarren arteko hartuemanak sustatzea da. 09:30ean BBK aurrean ipini dute irteera ordua eta Olabe, Luzar eta Urtia bisitatuko dituzte.
Auzoko jaietan, baselizetara
Okango auzoko jaiak gaur iluntzean hasiko dituzte donien atxa altxatu eta odoloste janagaz. Domekan, auzotik irtenda Berrizko baselizak batzen dituen ibilbidea egingo dute. Mikel Deuna ermitan 07:15ean hasiko dute inskripzioa, eta 07:45ean irtengo dira.
Bihar Iremiñe dantza taldearen emanaldia, txirrindulari lasterketa eta bolo txapelketa izango dituzte, besteak beste, eta domekan, mezaren ostean, Xabier eta Miren Amuriza aita-alabek bertso saioa eskainiko dute.