Antzerki tailerra eskainiko du aurten ere Txintxaunek

Anboto 2012ko ira. 24a, 08:03

Gorputz adierazpena eta inprobisazioa landuko dituzte; irailaren 28a aurretik eman behar da izena

Gorputz adierazpena eta inprobisazioa landuko dituzte; irailaren 28a aurretik eman behar da izena.

 

Antzerki jokoak, gorputz  adierazpena, inprobisazioa... Zerotik hasi eta antzerkian trebatzeko tailerra hasiko du urrian Txintxaun Kolektiboa antzerki taldeak. Eguaztenetan izango dira eskolak, 19:00etatik 21:30era, eta ekainera arteko tailerra izango da. Berriztarrek hiruhileko bakoitzean 70 euroko kuota ordaindu beharko dute tailerrean parte hartzeko, eta kanpotarrek, berriz, 90 eurokoa. Kultur etxean eman behar da izena, irailaren 28a baino lehen.

 

Antzerki tailerraz gainera, dantza ikastaroak ere hasiko dituzte urrian. Areto dantzak, salsa eta sabel dantza ikastaroak eskainiko dituzte. Zeramika ikastaroa ere laster hasiko da. Guztietan,
izena emateko azken eguna ira-ilaren 28a izango da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!