Euskara ikasleentzako izen-emate epea hasi da

Anboto 2012ko ira. 14a, 08:42

Euskaltegiko matrikulazioa diruz laguntzeko 15.000 euro bideratuko ditu Berrizko Udalak

Euskaltegiko matrikulazioa diruz laguntzeko 15.000 euro bideratuko ditu Berrizko Udalak.

 

Ikasturte berriagaz batera, hasi da euskaltegian eta euskara praktikatzeko Berbalagun egitasmoan izena emateko epea. Irailaren 24ra arte eman ahalko da izena, eta hainbat ordutegi eta mailatako ikastaroak eskainiko dituzte. Esaterako, eguerdietan gurasoei zuzendutako taldeak sortzeko aukera dago.

 

Euskara ikasi gura duten berriztarrek, Berrizko Udalaren dirulaguntza jaso ahalko dute. Udalak 15.000 euro gorde ditu dirulaguntza horietarako, eta gutxieneko asistentzia hartzen dute kontuan: eskolen % 80ra joanez gero, ikasleari osorik ordainduko dio matrikula udalak.

Berrizburuko ikastaroak

Kiroldegiko ikastaroak ere laster hasiko dira. Irailaren 17ra arte eman daiteke izena igerilekuko eta gimnasioko kurtsoetan. Lekuak mugatuak dira eta zozketa bidez erabakiko dira, irailaren 18an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!