Frontoian itoginak kendu eta txukuntze lanetan dabiltza

Anboto 2012ko ira. 7a, 08:21

Berrizko pilotalekuan itoginak konpontzen eta beste hainbat lan egiten dabiltza azken asteotan. Orland Isoird alkateak azaldu duenez, itoginekin arazo handia egon da, eta hori konpontzearekin batera, frontoian beste hainbat lan egin dituzte

Berrizko pilotalekuan itoginak konpontzen eta beste hainbat lan egiten dabiltza azken asteotan. Orland Isoird alkateak azaldu duenez, itoginekin arazo handia egon da, eta hori konpontzearekin batera, frontoian beste hainbat lan egin dituzte.

 

Abuztuan hasi dira lanak egiten, eta fatxadak garbitu eta seinalizazioa ipini dute. Frontoia barrutik garbitu, eta kantxa konpontzen dabiltza. Alkateak kontatu duenez, jesarleku batzuk apurtuta egon dira eta berriak ipini dituzte. Horrez gainera Berrizko Udalaren armarri berria ere ipiniko diote frontoiari.

 

Konponketa lanak egiteko 50.000 euroko aurrekontua gorde du udalak, eta horrez gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak 18.000 euroko dirulaguntza eman du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!