Frankismoko biktimei gorazarre egingo diete.
Felipe Urtiaga alkatea eta beste hainbat berriztarren fusilamendua eta frankismoko biktimak oroitzeko eguna bihurtu da Irailaren 11. Aurten, gertaera horiek gogoratzeko Berrizko hainbat kultur taldek herri antzerkia egingo dute irailaren 16an. Udaletxeko parkean izango da, 13:00etan.
Irailaren 11n bertan, lore eskaintza egingo diete Frankismoaren biktimei Felipe Urtiaga plazan, 18:30ean. Ostean, kultur etxean gerra bizi izan zuten eta hil diren berriztarren testigantzak proiektatuko dituzte, testigantzak batzearen garrantzia nabarmentzeko.