Herritarren laguntzagaz eguneratutako Berdintasun Plana aurkeztuko dute, gaur

Anboto 2012ko uzt. 5a, 14:02

Datozen lau urtetarako helburuak zehaztu dituzte herritarrekin egindako parte hartze saioekin. Azaldu dutenez, \"gakoa udaleko arlo denetan parte hartzeko aukerak ematea da\".

Datozen lau urtetarako helburuak zehaztu dituzte herritarrekin egindako parte hartze saioekin. Azaldu dutenez, "gakoa udaleko arlo denetan parte hartzeko aukerak ematea da".

 

Gaur goizean prentsari aurkeztu diote plana Maitane Mardaras berdintasun teknikariak eta Orland Isoird alkateak. Arratsaldean, 18:30ean herrira begirako aurkezpena egingo dute udaletxeko pleno aretoan.

 

Berrizko polikiroldegian goizetan ohikoak ez diren ordutegietan ikastaro batzuk eskaintzen dituzte. Bertara hainbat guraso joaten dira umeak eskolan utzi eta gero, gehienak emakumeak. “Bestela ez lukete kirola egiteko aukerarik edukiko”, azaldu du Maitane Mardaras berdintasun teknikariak. IV. Berdintasun plana aurkeztu zuten atzo. Plana herritarren parte hartze saioekin eratu dute, eta azaldu dutenez, “gakoa udaleko arlo denetan parte hartzeko aukerak ematea da”.

 

Datozen lau urteetan lau helburutan lan egitea zehaztu dute: emakume eta gizonen berdintasunerako gobernantza, emakumeen ahalduntzea eta balioen aldaketa, gizarte antolakuntza erantzunkidea eta emakumeen aurkako indarkeria.

 

Herritarren ekarpenen artean, jaietan andren  presentzia ikustarazteko premia egon da. Planeko lehen ekintza batzuk aitentzako ikastaroa eta udal langileentzako genero ikuspegiaren gaineko formazioa izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!