Ume saharauiak etxean hartzeko deia egin du udalak

Anboto 2012ko mai. 30a, 08:30

\'Oporrak bakean\' programan izena emateko aukera dago, ekainaren 8ra arte

\'Oporrak bakean\' programan izena emateko aukera dago, ekainaren 8ra arte.

 

Tindufeko (Argelia) errefuxiatuen kanpamentuetatik egun batzuetarako aldentzea eta kultura zein hizkuntza berriak ezagutzea. Helburu horiek edukiko dituzte, besteak beste, Berrizera datozen ume saharauiek. Denbora-tarte batez hango egoere gaitzetik irten eta osasun azterketak egiteko aukera ere izango dute. Berrizen egongo diren egunetarako, udalak hainbat ekintza eratuko ditu. Berrizen 1996tik dabiltza ildo honetan lanean.

 

Berriztarrek ere onurak izan ditzaketela diote udaletik. Umeak hartuko dituzten familiek, umeak eta euren kultura ezagutu ahal izango dituzte. Gainera, udal arduradunek diote bi herriren arteko loturak indartzeko ere balioko duela. Berriz, Bucráa herriagaz anaituta dago 1995etik.

 

Honetaz gainera, familia hauek diruz laguntzen dituzte, kanpamentuetara joatea erraztuz. Inplikazioa sustatzeko estrategia garatzen dabiltza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!