Udalak frontoia konpontzeko 50.000 euro erabiliko ditu

Anboto 2012ko mai. 17a, 09:56

Udal pilotalekuko konponketak egiteko 50.000 euro inguru erabiliko dituzte aurten. Teilatuko itoginak eta frontisa konponduko dituzte. Gainera, kanpoaldea garbituko dute, eta horma batean frontoiaren izena margotuko dute. Udalak aurten daukan diru-soberakinetik atera dute pilotalekurako partida hori

Udal pilotalekuko konponketak egiteko 50.000 euro inguru erabiliko dituzte aurten. Teilatuko itoginak eta frontisa konponduko dituzte. Gainera, kanpoaldea garbituko dute, eta  horma  batean frontoiaren izena margotuko dute. Udalak aurten daukan diru-soberakinetik atera dute pilotalekurako partida hori.

 

Frontoikoa ez da soberakineko diruagaz finantzatuko den proiektu bakarra. Guztira 451.000 euro inbertituko dituzte, batez ere mantenimentu lanetan. Orlan Isoird alkateak azaldu du, frontoikoagaz batera Legaño eta Abeletxe auzoetako konponketak izango direla aurtengo ekintza esanguratsuenak. Legañorako 60.000 euro erabiliko dituzte, eta Abeletxerako  10.000. Gainontzeko auzoetan bideak konpontzeko 27.000 euro gastatuko dituzte. Bestalde, Eituako industrialdean saneamendua bideratzeko 35.000 euro erabiliko dituzte, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!