Arropa jasotzeko herrian egon diren edukiontziak kendu eta beste bi ipini dituzte, berriak. Udaletxe alboan eta tren geltokian ipini dituzte edukiontziak.
Arropa eta tresnen berrerabilpena bultzatzeaz gainera, orain pilak, CDak eta tonerrak ere botatzeko aukera aukera dago. Bizkaian aitzindari da sistema, kontainer berriek bilketa selektiboa errazten dutelako, objetu bakoitza dagokion zuloan botata. Telefono mugikorrak, etxetresna elektrikoak, jostailuak edota liburuak ere bertan bereiztu ahal dira. Orlan Isoird alkateak, sastar kopurua asko murriztuko dela uste du. Iaz, arropen ontzian 28.000 elementutik gora batu ziren. "Berrerabilpenaren bidez, tresnen bizitza luzatu eta hondakin bihurtzea ekiditen da".
Ingurumena zaintzen laguntzen duela azaldu du Isoirdek, kausa ondorio adibideekin: "Hiru liburu berrerabiliz, 84 litro ur aurrezten da".