Gaztelekuan batu ziren Berriz 1936 Gogoratzen elkarteak antolaturiko solasaldian, atzo.
Intxortako frentea jausi eta kolpistak 1937an Durangaldean sartu zirela 75 urte bete ziren apirilaren 25ean.
Gaztelekuan solasaldia egin zuten, horko kideek eta sasoi hartan ume edo gazte ziren hamahiru berriztarrek: frentetik ihesi zetozen gudariak euren gurasoek zelan etxean hartu zituzten, Sarriko baserritik Anbotora begira gerrako hegazkinak zelan ikusi zituzten, babeslekuan beldurrez orduak eta orduak zelan eman zituztela... Oroitzapenak eta sentipenak konpartitu zituzten Gerra Zibila bizi izan zutenek gazteekin.
Berriz 1936 Gogoratzen elkarteak batutako dokumentazioan oinarrituta sortu duten antzezlana eskaini zuten gazteek.