Gerra Zibileko bizipenak kontatuko dizkiete gazteei

Anboto 2012ko api. 23a, 08:05

Eguaztenean beteko dira 75 urte Intxortako frentea jausi eta kolpistak herrira sartu zirenetik

Eguaztenean beteko dira 75 urte Intxortako frentea jausi eta kolpistak herrira sartu zirenetik.

 

Berriz 1936 Gogoratzen elkartearen eskutik, gerra zibila bizi izan zutenek esperientzia hori kontatuko diete herriko gazteei. Eguaztenean ipini dute hitzordua, apirilaren 25ean, 18:00etan, kultur etxe zaharrean. Justu 75 urte beteko diren egunean, kolpistak Berrizen sartu eta  Intxortako frentea jausi zenetik.

 

“Hondamendia eta samina”. Hori eragin zuen herrian, elkartekoek gogorarazi gura dutenez. “Urteurrena ezin dugu utzi pasatzen frankismoaren biktimak gogoratu barik eta ondorengo belaunaldikoei gure hurreko historiaren transmisioa egin barik”.

 

Eguazteneko ekitaldia, “testigantzak eman eta entzuteko” izango da. Bestalde, astelehenean, Gerediaga elkarteko kide Jon Irazabalek Gerra Zibila Durangaldean 1936-1937 liburua aurkeztuko du, 19:00etan, Kultur Etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!