Udaleku irekietarako begirale bila dabil udala

Anboto 2012ko api. 11a, 09:23

Hamazortzi urtetik gorakoak, EGAdunak eta begirale ikasketak egindakoak izan behar dute

Hamazortzi urtetik gorakoak, EGAdunak eta begirale ikasketak egindakoak izan behar dute.

 

Urtero legez, Berrizko Udalak udaleku irekiak antolatuko ditu uztailerako. Haur eta gazteen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko eta indartzeko helburua dute jardunaldi horiek, udaletik azaldu dutenez. Udalekuak antolatzeko, baina, begirale eta koordinatzaileen beharra daukatela adierazi dute. Hori dela-eta, gaiagaz interesatuta daudenei izena emateko deia egin die udalak, eta apirilaren 20an amaituko da inskripzio-epea, jakinarazi dutenez.

 

Gutxieneko baldintza batzuk edukitzea eskatu dute: hamazortzi urtetik gora, Euskara Gaitasun Agiria (EGA) eta begirale ikasketak edota titulua. Horrez gainera, kontuan hartuko dute berriztarra izatea eta esperientzia edukitzea.

 

Eskaera zelan egin

Interesdunek eskabide orria bete beharko dute, udaletxean edota www.berriz.org webgunean eskuratu eta gero. NAN, ikasketen nahiz euskara mailaren ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabide orriagaz batera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!