Belaunaldiak batera ibiltzeko txangoak antolatu dituzte

Anboto 2012ko mar. 28a, 10:18

Urte osorako sei ibilbide prestatu dituzte; domekan izango da lehenengoa

Urte osorako sei ibilbide prestatu dituzte; domekan izango da lehenengoa.

 

\"\"

Herriko  nagusi eta gazteen arteko erlazioak sendotzea. Helburu hori ipini dute Berrizko Udalak, Gure Izerdia nagusien elkarteak eta Berriz Ere mendi eta kultur elkarteak. Aurtengoa Europa mailan zahartzaro aktiboaren urtea dela-eta, data aprobetxatu gura dute lan horretan sakontzeko. Sei ibilbide aurkeztu dituzte adin guztietako herritarrek batera parte hartzeko.

 

Domekarako antolatu dute lehenengo txangoa. Berrizko lurretatik egingo dute ibilaldia, goizeko 09:30etik aurrera. BBKren aurretik irtengo dute. Maiatzaren 6an ere herritik ibiliko dira, eta ekainaren 3an Urbiara igoko dira.

 

Irailaren 30ean, Berrizen atzera, GR Mikeldi bidearen zati bat egingo dute. Urriaren 28an, Durangotik Berrizera joko dute GR-38tik. Azaroan –eguna zehaztu barik– egingo dute azkena, Olakuetan jaialditxo bategaz amaitzeko. Doan dira irteerak; udaletxean, nagusien egoitzan edo kiroldegian eman ahal da izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!