Udaleko hainbat tramite internetez ere bai

Anboto 2012ko mar. 24a, 08:39

\'Sekulako abantaila\', Orlan Isoird alkatearen ustez, batez ere auzoetan bizi direnentzat.

“Sekulako abantaila”, Orlan Isoird alkatearen ustez,  batez ere auzoetan bizi direnentzat.

 

Berriztarrek udaleko hainbat tramite eta izapide internet bidez egin ahal izango dute hemendik aurrera: erroldako alta zein bajak kudeatu, ziurtagiriak atera, datu aldaketak egin edota hirigintzari buruzko informazioa lortu ahalko dute udaleko web gunetik. Biscaytic proiektuaren baitan, lehenengo fasea da zabaldu dutena.

 

Bilduk, ordea, prezioa kritikatu du. Esan duenez, sistema ez da software edo programa librekoa, eta ondorioz garestia da. Aurrerago librea ipintzearen alde konprometitu da alkatea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!