Martxoaren 29an jarduera politiko-instituzionalik ez dutela garatuko jakin eragin dute koalizioko zinegotziek.
Ohiko osoko bilkuran, greba orokorrean parte hartzeko deialdia egin du Bilduk. "Euskal Herriko langileek, urteetan zehar beraien eskubideen alde emandako aurrera pausu guztiak ezerezean uzten ari da Rajoyren gobernua", dio Bilduk. Gaineratu duenez, "Madrildik inposatutako erabaki hauekin etorkizunik barik eta indefentsio egoeran uzten ditu herri honetako beharginak". Gazteak eta emakumeak sektore kaltetuenetakoak direla ohartarazi du Bilduk.
Bilduk adierazi du, gehiengo sindikalak deitutako grebagaz bat egin eta martxoaren 29an ez duela jarduera politiko-instituzionalik garatuko. Herritarrak erabakiaz informatuko ditu koalizioak, eta sindikatuekin ekimenak adosteko atea zabalik utzi du.
PSE-EEko zinegotzia ados agertu da Bilduren jarreragaz.